Bertso kantujira iragartzeko kartela.
San Isidro nekazarien patroiaren eguna dela eta hainbat jai ospatuko dira asteburuan. Loiolan bertso kantujira berezia egingo dute larunbatean, maiatzaren 13an. Onintza Enbeita eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak gonbidatu dituzte ospakizun honetara. Loiolako Eliza kaletik abiatuko dira 12:00etan, eta auzoan zehar ibiliko dira.