Igandean berriro egingo dute Antigua Berdea festa
Lehengo astetik aurrera Antiguako Matia kalea oinezkoentzat da igande eta jaiegunetan – 08:00etatik 20:00etara-, eta ospatzeko, udalak Antigua Berdea izeneko ongi etorri festa prestatu du maiatzeko lehen bi igandeetan. Aurreko astean izan zen estreinaldia eta oso jendetsua izan zela azaldu zuten. Bigarren eskuko postuak, sortzaile eta diseinatzaileen postuak, produktu ekologiko eta naturalen postuak… Zuzeneko musikaz ere girotu zuten festa, Musikeneko musikari batzuekin. Eta dantzarekin, Donostiako Lindy Hop taldearekin.
Bihar berriz ere festa egingo dute. Musikeneren Saxoen Laukoteak, Antiguako abesbatzak eta Rockalean-ek hartuko dute parte. Bestalde, herri dantzez gozatzeko aukera ere egongo da.
Hurrengo igande eta jaiegunetan ez da merkaturik edo beste jarduera gehiago antolatuko. Antiguako bizilagunek zerbait antolatu nahi izango balute, udalak laguntza eskainiko die, erraztasunak emateko.