Zenbat ordaintzen dugu garraio publikoa mugi txartelarekin?
Asko dira hirian eta probintzian bidaiatzeko garraio publikoa erabiltzen dutenak. 2013an sortu zuten Mugi txartela eta azken urteetan asko egin du gora bere erabilerak. Gaur egun, 500.000 gipuzkoar inguruk erabiltzen dute txartela leku batetik bestera bidaiatzeko. Baina ba al dakigu zenbat ordaintzen dugun bidaiako?
Mugi txartel ugari daude, eta bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu: arrunta, soziala, helduentzakoa, elbarrituentzakoa, gazteentzakoa, familia ugarientzakoa arrunta, familia ugarientzako berezia eta anonimoa.
Apirilean egin zituzten azken aldaketak deskontuei dagokionez, eta txartel anonimoko onurak gutxitu zituzten. Donostiaren kasuan, bidaiako lehen baino 22 zentimo gehiago ordaintzen dituzte txartel anonimoaren erabiltzaileek; hau da, orain, 1,15 euro balio ditu. Hala ere, baditu abantaila batzuk txartel honek; pertsona bat baino gehiagoren bidaia ordaintzeko balio duen txartel bakarra da.
Txartel pertsonalizatuak Gainerako Mugi txartel guztiak pertsonalizatuak dira, eta halakoak erabiltzen dituzte gipuzkoarren %85ak. Txartel hauekin zenbat eta bidaia gehiago egin, gero eta merkeagoa ateratzen da. Dbuseko autobus zerbitzuetan, esaterako, autobusean bertan erositako txartel arruntak 1,70 euro balio ditu. Mugiko txartel pertsonalizatuarekin, berriz, 0,93 euro kostatzen da bidaia. Gainera, beherapen horrek beste hainbat onura izan ditzake gazteen, helduen edo elbarrituen kasuan. Erabiltzaileen %45ak nolabaiteko onura gehigarriak jasotzen ditu, Onura horiek txartela kargatzean jasotzen dira; eta inoiz ez autobuseko bidaiak ordaintzean. Onurak %14tik %108ra bitartekoak izan daitezke.


