150 lagunek hartuko dute parte Gazteen Antzerki Topaketetan
Gazteen Antzerki Topaketak antolatu dituzte. Donostiako Udalak, Gazteria Sailaren bidez, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen ditu topaketak.
Lanak, Antzoki Zaharrean, Lugaritzen eta Gazteszenan ikusi ahal izango dira maiatzaren 24tik ekainaren 16ra bitartean. Azaldu dute topaketek aukera paregabea eskaitzen dutela beraien ekoizpen, sormen eta difusio prozesuetan aurrera egiteko: “Topaketaren bidez, esperientzia positibo, atsegin eta hezitzaile bat eskaini nahi da, parte hartzaileen gaitasun sortzaile eta artistikoa elementu motibatzaile bihurtuz”.
Antzeztuko diren 12 obretatik, 7 euskaraz izango dira, beste 4 gaztelaniaz eta antzezlan bat euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da.
Sari banaketa, ekainaren 21ean egingo dute Lugaritz Kultur Etxean.
Parte hartuko duten taldeak
– Binahi Antzerki Eskola (2 talde) – Donostia
– Zurriola Antzerki Eskola ( 2 talde) – Donostia
– Santo Tomas Lizeoa (2 talde) – Donostia
– La Rata India Antzerki Laborategia – Donostiako Deustu Unibertsitatea
– Hamaika Buelta -Pasaia
– Trikiñuela – Bilboko Deustu Unibertsitatea
– Txiribuelta Antzerki Taldea – Oiartzun
– Santzak Antzerki Taldea- Oiartzun
– AteneASP (Gautena) – Donosti
14 eta 30 urte bitarteko gazte donostiarrez osatutako antzerki talde ez profesionak sustatu eta beraien lana ezagutaraztera emateko aurten ere