Errekaleorreko bizilagunei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean
#ArgiIbiliErreka traolaren bidez ari dira zabaltzen gertatzen ari denaren berri.
2013ko irailean, unibertsitateko hamar ikasle sartu ziren Gasteizko Errekaleor auzoko 26. zenbakian. 32 ataritik 24 daude okupatuta, eta 130 pertsona bizi dira bertan, bizikidetza proiektu baten alde lan egiten.
Jaurlaritzako Industria Sailaren ekimenez Gasteizko Errekaleor auzo okupatura joan da Polizia gaur goizean, Iberdrolako teknikariak argindarra moztera zihoazela eta. Goizean goiz egin dute bertaratzeko deia. Dozenaka gazte batu dira eta herri harresia egin dute bertan. Gertatutako salatzeko eta bizilagunei babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Bulebarrean.
Jendea herri harresitik ateratzen hasi da Ertzaintza, eta, Errekaleor Bizirik taldeak jakinarazi duenez, gutxienez hiru pertsona hartu dituzte atxilo.