Lehenengo saioa gazteei zuzendutakoa izango da eta Dokan egingo dute, 18:00etan; hurrengoak, berriz, nerabeen eta haurren atalak lantzeko baliatuko dituzte, Groseko gaztelekuan eta Egiako haur txokoan, hurrenez hurren.
Hainbat gazte, udalak antolatutako tailer batean (Argazkia: Donostiako Udala)
Azkenaldian,
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak hiriko haurren, nerabeen eta gazteen egoerari buruzko diagnosi eta saila bera berdefinitzeko gogoeta prozesu bana egin ditu. Hala,
2017-2020 eperako Plan Estrategikoa – 2017ko jarduerak izeneko dokumentua sortu du.
Bada,
etorkizuneko ildo eta jarduera nabarmenenak publikoarekin partekatu nahi ditu Gazte Sailak. Hori dela eta, hiru aurkezpen eta parte hartze saio egingo ditu.
Lehenengoa gaur izango da,
Dokan, 18:00etatik 20:00etara.
Aurkezpen saioen helburua da Gazteria Sailak 2017-2020 eperako zehaztu dituen erronken eta helburuen aurkezpena egitea, eta, zehazki, 2017rako diseinatu dituzten jardueren berri ematea. Gainera, bilatzen dute
aurkezpen dinamiko eta parte hartzaileak izatea; izan ere, planak jasotzen dituen ideia nabarmenenak aurkezteaz gain, haurren, nerabeen eta gazteen eta orokorrean interesa izan dezakeen hiritar
ororen iritziak eta ekarpenak jaso nahi dituzte.
GAZTERIA SAILAREN 2017-2020KO PLAN ESTRATEGIKOA. AURKEZPEN EKITALDIAK.
- Maiatzak 18, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, Dokan. Gazteen Ataleko erronken, helburuen eta jardueren aurkezpena (18-30 urte).
- Maiatzak 22, astelehena, 17:30etik 19:30era, Groseko gaztelekuan. Nerabeentzako erronken, helburuen eta jardueren aurkezpena (12-17 urte).
- Maiatzak 29, astelehena, Egiako haur txokoan. Haurrentzako erronken, helburuen eta jardueren aurkezpena (0-11 urte).