Saltokiak igande eta jai egunetan irekitzearen aurka auto karabana egingo dute
Igande eta jai egunetan jai egitea aldarrikatzeko auto karabana egingo dute ostiralean Jaietan denok jai plataformak deituta. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen dute plataforma.
11:00etan aterako dira Txingudi merkatal zentrotik eta Garbera, Donostiako erdialdea, Urbil eta Arco zeharkatuko ditu karabanak.


