Trenak harrapatutako ekintzaileari babesa adierazteko Bulebarrean elkartuko dira ostiralero
Mozal Legearen aurkako pintaketa bat egiten ari zen ekintzaile donostiar bat harrapatu zuen larunbatean trenak Usurbilen. Ekintzaileari elkartasuna adierazteko bere egoerak hobera egiten ez duen bitartean ostiralero 19:00etan bulebarrean biltzeko deia egin dute.
Bestalde, pintaketak egin dituzte hiriko hainbat lekuan elkartasuna adierazteko eta sare sozialetan ere babes mezuak bidaltzen ari dira #MartinekinElkartasuna traola erabiliz.
Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea “EAJ, Mozal Legeari ez” zioen mezua pintatzen hasi zen trena iritsi zenean Usurbilgo geltokira. Antza, kide bat trenaren aurrean jarri zen puxika laranja batekin geldi egoteko esanez. Trena berriz abiatu eta aurrean jarri den pertsona zauritu du. Zauritutako laguna ospitalean dago oraindik.


