Patri Espinar, pilotaria. (Argazkia: Malen Aldalur)
Emakumezkoentzako pilota ikastaroa antolatu du Egian Emak taldeak, lau entrenamendu saio egin ondoren larunbatean bertso pilota jaialdia egingo dute. 15:00etatik 19:00etara bost partida jokatuko dituzte.
Lehenengo partidua auzokoek jokatuko dute; Egiako pilotari bat, Egiako beste pilotari baten aurka. Bigarren partidan N. Ruiz de Gauna- E. Atorrasagasti (Egia), N. Sagarna-P.Iturbe (Txokoan) aurka. Hirugarren partidua, I. Ibarra (Markina) – N. Martinez (Dulantzi), N. Iturain- A. Aldaregia (Aldatze) pilotarien aurka. Laugarren partidua, M . Garzarain (Lizartza) – A. Badiola (Azpeitia), A. Bikario- A. Arregi (Egia) pilotarien aurka. Azkenik, bertso pilota jaialdia egingo dute. P. Espinar (Hernaniko palistak)- E. Arrieta (Azkoitia), M.R de Larramendi (Oberena)- O.R. de Larramendi arituko dira esku pilotan eta Iratxe Ibarra eta Oihane Perea bertsotan.
Antolatzaile lanetan ari da Patri Espinar. 10 urterekin hasi zen esku pilotan eta oraindik horretan jarraitzen du. Elkarrizketa egin diogu IRUTXULOKO HITZAn eta ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.