Lau urte betetzear zela, minbiziaren ondorioz zendu zen Altzako Markel Jimenez. Iaz, bere omenez egin zuten lehen aldiz Markel Txapeldun Memoriala, eta 3.000 lagun baino gehiagok hartu zuten parte. Aurten, haur minbiziaren aurka borrokatzen duten haur guztien eta haien familien aldeko ekitaldia egingo dute. Bildutako diru guztia Aspanogi elkartearentzako izango da. Memoriala igandean ospatuko dute, 11:00etatik 19:00etara, Altzako Arriberri plazan (Casares kultur etxearen aurrean).
Horren harira, Markelen gurasoekin –Adrian Jimenez eta Veronica Paredes– eta hasieratik dena antolatzen lagundu dieten bi auzotarrekin –Gabriel Vieiro eta Veronica Paredes– egon da IRUTXULOKO HITZA. Memoriala mugimendu sozial bat bilakatu dela adierazi dute, eta Altza osoaren babesa jaso dutela nabarmendu ere bai: “Iaz, kamisetak saldu genituen. Baina, aurten, banderak ere jarri ditugu salgai, eta auzoa laranja kolorez tindatu da erabat. Oso pozik gaude gaixotasuna ezagutzera ematen ari garelako eta heriotzaren tabuak hautsi nahi ditugulako”. Ostiralean egongo da erreportajea irakurgai.II. MARKEL TXAPELDUN MEMORIALA – Maiatzak 28, igandea
11:00. Pailazoak. Kiki, Koko, Moko. Katapuntxispun. Musika, buruhandiak, kamisetak eta banderak, puzgarriak, haur jolasak, ziba txapelketa, lasterketa-autoen erakustaldia, narrastien erakustaldia.
12:00. Zumba solidarioa.
13:00. Minimoto DMT-en gidatze erakustaldia.
15:45. Hegazti harraparien ikuskizuna eta erakustaldia.
16:00. Ongietorria eta oroimenaren aurkezpena, Markelen ama eta aitaren eskutik.
17:00. Haur lasterketak. Puzgarriak, shiatsu masajeak, musika.
17:30. Haur tailerrak eta aurpegi margotzeak, horma solidarioa (mezuak ume gaixoei eta bere familientzat).
17:30. Minimoto DMT-en gidatze erakustaldia.
18:30. Herri krosa: 6,7 kilometro. Izen ematea herrikrosa.eus webgunean.
19:00. Sari banaketa eta Gipuzkoako haur minbizia duten ume eta beren familien aldeko omenaldia. Ondoren, agurra eta talde argazkia.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea