Hezkuntzako hainbat arlotako langileak atera dira kalera
Hezkuntza murrizketak salatzeko lanuzteak egin dituzte gaur eta hainbat lagun kalera atera dira Donostian. Duela hilabete greba eguna izan zuten eta lanuzteak iragarri zituzten maiatzaren 16rako eta 23rako. Maiatzaren 4an, berriz, bilera egin zuten Hezkuntza Sailarekin konponbide bat adosteko, baina ez zen emankorra izan eta grebak mantentzea erabaki zuten sindikatuek.
Oraindik parte hartze datu zehatzik ez badute ere, parte hartzea altua izan dela aurreratu dute. Grebarako arrazoirik ez dagoela nabarmendu du gobernuak. Ohartarazi du sindikatuen eskari guztiak ez daudela Hezkuntza Sailaren esku eta ikasturte amaiera izanik, ikasleei kalte egiten diela gaineratu du.