Autobusa antolatu dute Gasteizko Errekaleor auzo okupatuaren aldeko mobilizaziora joateko
Jaurlaritzako Industria Sailaren aginduz Gasteizko Errekaleor auzo okupatura joan zen Ertzaintza martxoaren 18an, Iberdrolako teknikariak argindarra moztera zihoazela eta. Goizean goiz egin zuten bertaratzeko deia eta dozenaka gazte batu ziren herri harresi baten bitartez auzoa babesteko. Gertatutako salatzeko mobilizazioa egingo dute larunbatean Gasteizen eta autobusa antolatu dute Donostiatik.
Autobusa 15:00etan aterako da Okendo kaletik. Maiatzaren 30 da izena emateko azken eguna eta Rekalde tabernan edo urtarancarapan@riseup.net helbidearen bitartez egin daiteke. Mobilizazioa, berriz, 17:30etan hasiko da Andra Mari Zuriaren Plazan.