
Intxaurrondo eta Egiako
Ernai-k,
Ikasle Abertzaleek eta
Zubiriko Ikasle Asanbladak antolatuta, Azken Ikasle Oihua izeneko jaialdia egingo dute ekainaren 9an,
Letaman gaztetxean.
Jaialdiaren
helburua da ikasle ezberdinak elkar ezagutzea eta talde bat osatzea. Horretarako, hainbat jarduera egongo dira: bazkaria, jolasak eta kontzertuak, besteak beste.
AZKEN IKASLE OIHUA. EKAINAK 9. LETAMAN GAZTETXEA.
- 13:30. Zutabe musikatua Egiatik (14:00etan, Lauaizeta; 14:30ean, Letaman).
- 14:30. Bazkari musikatua. 5 euro.
- 17:00. Ikasle jolasak. Egia vs Intxaurrondo.
- 19:00. Trikipoteoa Intxaurrondotik.
- 21:30etik aurrera, kontzertuak: Rodeo, Ezustean eta karaokea.