
Polizia indarrak “Egiatik joateko” eskatuko dute ekainaren 17an. “Azken urteetan normaltasun egoera bat eman da indar armatuei dagokienez. Asteko egun guztietan militarrak pasatzen zaizkigu korrika gure kaleetatik; Polizia Nazionalaren egoitza jarri digute, eta poliziaren presentzia asko hazi da”, salatu dute ohar baten bidez.
Egiatarrek “normaltasun egoera hau” salatzeko eta “militarrak auzotik botatzeko” garaia dela diote. Gainera,”errepresio ororen” lanketa integral bat abian jartzeko asmoa azaldu dute. Hori guztia aldarrikatuko dute Ospa Egunean, egun osoko egitarauarekin. Kontzertua emango du Physis vs Pelax-ek Kaktus tabernaren aurrean, 13:00etan. Ondoren, 14:00etan, bertso bazkaria Plaza Haundin: Unai Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Izarne Zelaia bertsolariekin. Eta bazkalostean, ginkana.