Bigarren postuan bukatu du Liga Bera Berak
Bera Berak bigarren postuan bukatu du Ohorezko Mailako eskubaloi liga. Atletico Guardes izan da aurtengo txapelduna, bi lehia bakarrik galduta: Telden bat, eta Bidebietan bestea.
Leonen kostata irabazi zuen Bera Berak ligako azken norgehiagoka, asteburuan, baina ez zion titulua lortzeko balio izan. Martxora arte nagusitasunez aritu zen Bera Bera, baina lesioak agertu ziren, eta taldea ahuldu egin zen.
Titulurik gabe geratu da aurten Montse Pucheren taldea beraz. Izan ere, Kopako 38. ekitaldian ere txapeldunordea izan da aurten, finala Rocasaren aurka galduta.
Taldea osatzen
Taldeko hainbat jokalarireki hitzarmenak luzatu ditu klubak, hilabete honetan bertan. Hala, 2017-18 denboraldian taldean jarraituko dute Alba Menendezek eta Esther Arrojeria kapitainek, baita Leire Aramendia, Judith Sans, Silvia Ederra eta Maite Zugarrondo jokalariek ere. Horretaz gain, Silvia Arderius zentrala eta Adriana Cardoso de Castro eskuin hegaleko jokalariak fitxatu ditu. Taldea utziko duten jokalariak ere badaude: Ana Temprano, Patri Elorza, Alicia Fernandez eta Marta Lopez.