Porrontxo jaietako kartela diseinatu nahi duzu?
2017ko Porrontxo jaiak iragarriko dituen kartelaren egilea izan nahi duzu? Egiako jai batzordeak kartel lehiaketa jarri du abian, eta jada diseinuak aurkezteko epea ireki dute. Irabazleak saria izango du: Hegian merkatarien elkarteko saltokietan 100 euro gastatu ahal izango ditu.
Uztailaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira kartelak. Arrano elkartera eraman (Karmengo Ama 32 behea 20012 Donostia) edo porrontxojaiak@porrontxojaiak.org posta elektronikora bidali behar dira. Kartelak bete behar dituen baldintzak hauek dira. Batetik, 30zm x 30 zmko tamaina izan behar du. Bestetik, testu hauek agertu behar dira: ‘Porrontxo Jaiak 2017’, ‘Egia’ eta ‘Irailak 9-17’. Aurkezten diren diseinu guztien artean bat hautatuko dute Egiako kuadrillek, uztailaren 12an.