
Aurtengo San Sebastian bezperan Ikasbide Ikastolako hainbat kide omendu zituzten ikastolan, 50. urtemugaren harira. (Argazkia: Ikasbide Ikastola)
Ikasbide, etorkizunerako trenbide lelopean hainbat jarduera egin ditu
Ikasbide Ikastolak.
50 urte dira ikastola sortu zela, eta hainbat ikasle, guraso eta langilek parte hartu dute urtemuga ospatzeko egitarauan. Azkena larunbatean izango da, Loiolako Erriberan duen egoitzan: urtemugaren jaia egingo dute.
Ikastolako guraso eta ikasleek agurra dantzatuko dute 11:00etan, eta horrela hasiko da urtemuga festa. Aitor Mendiluzek eta Iker Dorronsorok prestatu duten abestia kantatu eta dantzatuko dute ondoren, eguerdian. Mediatekan, urtemuga dela-eta bildu dituzten argazki zahar eta berriak ikusteko aukera izango da 12:15etik 14:15era.
Ikaskide izandakoak, irakasle ohiak, gurasoak… Ikastolaren parte izan diren eta diren belaunaldiak bazkari baten bueltan elkartuko dira, ikastolan bertan. Bazkalostean, Tomaxen Abenturak taldeak emanaldi bat eskainiko du, eta Tximeleta klubak zunba dantzaldia egingo du. Musikaren jarraituko dute festa, 19:45ak arte.