(Argazkia: antiguakopilotazaleok.eus)
Antiguako 69. Pilota Txapelketa izango da aurtengoa, eta antolatzaileen esanetan, garai berrietara moldatzen jakin duelako da horren zaharra. Horrela, garaietara egokituz, emakumezkoen txapelketa jokatuko dute lehendabizikoz. Zabaldutako informazioaren arabera, batzorde batek aukeratuko lau pilotari jardungo dira Antiguako pilotalekuan, eta buruz buruko txapelketa jokatuko dute. Zehazki, abuztuaren 23 eta 24an jokatuko dituzte finalerdiak, eta horietatik irtengo dira abuztuaren 27rako finalistak.
Gizonezkoen egutegia ere itxi dute
Gizonezkoen ohiko txapelketari dagokionean, erabaki dute aurtengo egutegia. Lehenengo partidak uztailaren 11an izango dira, eta abuztuaren 27an jokatuko dituzte finalak, emakueenekin batera. Guztira, 19 jardunaldi izango ditu, iaz bezala, baina egitura desberdina izango du. Asteko egunetan, beti bezala, partidak astearte, asteazken eta ostegunetan jokatuko dituzte, gehienetan.
- UZTAILA: 11-12-13; 18-19-2; 26-27.
- ABUZTUA: 1-2-3-4; 9-10; 16-17; 23-24 finalerdiak; 27an, finalak.