Berri Txarrak taldea Dokan ikusteko sarrerak agortu dira
Bi ordutan saldu dituzte hirukoa ikusteko sarrera guztiak
Inaxio Esnaola
Ekainaren 13an, asteartea, Berri Txarrak hirukoak kontzertua eskainiko du Doka antzokian. Sarrerak goizean salgai jarri dituzte, eta bi ordutan agortu dira. Gehienez bi sarrera eskuratzeko aukera zuen pertsona bakoitzak. Horrela ere, ziztu batean agortu dira.