Berri Txarrak taldeak kontzertua emango du Dokan
Berri Txarrak taldea Donostian izango da laster. Doka antzokiak iragarri berri du kontzertua emango dutela ekainaren 13an, asteartea. Sarrerak gaurtik aurrera jarriko dituzte salgai Dokan. Ordutegi honetan eskuratu ahal izango dira, eguerdiko hamabietatik ordubietara, eta lauetatik sei eta erdietara. Gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu pertsona bakoitzak.