Elbira Zipitriari buruzko lana filmatzen hasi dira Parte Zaharrean
Elbira Zipitriari buruzko pelikularen filmatzea Donostian. Lehen euskal eskola klandestinoa sortu zuen etxebizitzan, Fermin Kalbeton kaleko 26. zenbakian, grabatzen ari dira Maider Oleagaren filmaren irudiak.
Hain zuzen, Oleaga 2011. urtetik bizi da Zipitriaren etxebizitza izandako pisuan. Eta horrela ezagutu zuen frankismo eta errepresio garaian debekatutako muga guztiak zeharkatu zituen emakumearen historia.
Joan den larunbatean hasi ziren lanean. Bitxikeria gisa, igandean Elbira Zipitriaren urtebetetzea izan zen. 111 urte beteko zituen, eta filmaren lan taldeak bere etxean filmatuz ospatu zuen. Ekainaren bukaerarako esero dute filmatze lanak bukatzea.
Ira 26-2 izena du filmak, eta crowdfunding kanpaina bat abiatu dute, postprodukzio gastuei eta bestelakoei aurre egiteko. Jada 2.000 euro bildu dituzte, baina oraindik bultzadatxo bat behar dute 6.000 eurora iristeko.
Abian da