Emaus Fundazioak antolatu du, irailetik otsailera bitarte; izena emateko aukera zabalik dago ekainaren 5era arte.
Oscar Jara eta Assumpta Ayerdi. (Argazkia: Lide Ferreira)
Emaus Fundazioa lanean ari da, bereziki, Gipuzkoako arlo desberdinetako taldeekin. «Interesgarria iruditzen zaigu, egunerokotasunetik eta ikuspegi estrategiko batetik, esperientziak eta ezagutzak partekatzea», nabarmendu du
Assumpta Ayerdik, Emaus Fundazioko hezkuntza eta intzidentzia arduradunak.
Lankidetza horien artean daude Latinoamerikako hainbat elkarterekin dituzten harremanak: «Testuinguru desberdinak izan arren, uste dugu lotura orokorrak daudela bizi dugun sistema eta nahi dugun etorkizuna kontuan hartuta».
Hala,
Oscar Jara soziologo eta herri hezitzailearekin hiruzpalau urte daramatzate lanean: «Berak bide berri batzuk erakutsi dizkigu, bereziki, herri hezkuntzako aldaketa metodologikoetan, baina baita prozesuak antolatu eta egituratzeko garaian ere. Oso aberasgarria da».
Horren harira, ikastaro bat antolatu dute,
Bizi-Hezi. Komunitate eraldatzaileak eraikitzen: hausnartu, partekatu eta ekin izenburupean. 2017ko irailetik 2018ko otsailera egingo dute, online zein aurrez aurreko eskolekin bitartez. Izena emateko aukera ekainaren 5ean amaituko da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi
m.sagredo@emaus.com posta elektronikora edo deitu 943 36 75 35 (Maider) telefono zenbakira.
IRUTXULOKO HITZAk Jara eta Ayerdirekin hitz egin du. Ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.