Ingurumena errespetatzen duten 31 autobus berri izango ditu Dbus-ek
12 eta 18 metroko 31 autobus berri izango ditu Dbusek, datozen lau urteetarako. Ingurumena errespetatzeko teknologia aproposa izango dute ibilgailu guztiek. Urte bukaeran jasoko ditu Dbusek lehen autobusak, eta diesel ibilgailu zaharrenen lekua hartuko dute pixkanaka. Hori dela eta, aurreikusi dute urtean 154 tona CO2 gutxiago igorriko direla.
Irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokionez, Dbusen eskakizun guztiak beteko dira horrela. Gainera, %100 irisgarriak izango dira autobus berriak. Zoru baxua eta sartzeko arrapala izango dute, eta bi gurpildun aulkietarako lekua ere.