Uda hurbiltzen ari dela nabari da kaleetan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Parte Zaharrean ostalaritza zerbitzua eskaintzen duten 210 lokal, 53 pentsio, 200 pisu turistiko eta hotel bat daudela azaldu dute Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kideek. Gaineratu dute beste bi hotel eraikitzen ari direla. 6.000 biztanleko auzoa da Parte Zaharra eta salatu dute auzoko ohe eskaintzak bizilagunen %20,5a dela. “Oraindik jasangarria al da Parte Zaharra?” galdetzen dute.
Etxebizitza eskubidea aldarrikatu du auzo elkarteak eta salatu du gaur egun etxebizitzekin espekulatzen ari direla;?horren aurrean udalak hainbat neurri hartu beharko lituzkeela uste dute. Momentuz Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak hainbat proposamen biltzen dituen txosten bat egin du.
Proposamenak
Pisu turistikoak erregulatzeko bost oinarri nagusi dituen dokumentu bat prestatu du Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak. Horien artean honako proposamenak egin dituzte: pisu turistikoen kopurua mugatzea: pisuek lege guztiak betetzea eta lizentziak izatea;?pisuen kontrola egitea eta beharrezkoa bada zigorrak ezartzea;?Espekulatzaileen salerosketei mugak ezartzea; eta bestelako hirietan hartutako neurriak aintzat hartzea.
Ostiralean turismoak hiriko etxebizitzen prezioan izan duen eraginaren inguruan erreportaje sakona argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk. Alderdien balorazioak, etxe bila dabiltzan edo ibili direnen testigantzak, Eneko Goia alkateari elkarrizketa eta Parte Zaharrean Bizi auzo elkartekoen proposamenak jaso ditugu.