Altzako XVII. Bertso Astea Plaza Gorrira iritsiko da
Bertso jaialdia egingo dute igande honetan, hilak 4, Altzako Plaza Gorrian. Hain zuzen ere, Altzako XVII. Bertso Astearen barruan antolaturiko jarduera izango da. Lau bertsolari ariko dira kantuan: Oihana Iguaran, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus. Unai Elizasu izango da gai-jartzailea. 18:00etan hasiko da bertso emanaldia.

