Maiatzaren 22an PZB auzo elkarteak bilera garrantzitsua izan zuen Donostiako Udalaren arduradun nagusiekin. Bileran auzotarron bizi-kalitatea eta osasuna kaltetzen duten eragile nagusiak jarri genituen (berriz ere) mahaia gainean; eta arazo horietarako konponbideak exijitu eta proposatu egin genituen. Hona hemen bileran landu ziren gaiak eta egin genituen proposamenak:
Zaratak, gaueko aisialdiak eragindakoa bereziki
Espazioa Publikoaren gehiegizko okupazioa
Terrazen neurriz kanpoko erabilera (espazioa eta ordutegia)
Masifikazio turistikoa
Mugikortasuna
Zaborren kudeaketa eta Garbitasuna
Ondarearen zaintza
Auzorako eta auzotarrontzako ekipamenduak
Hiri-antolamendurako Plan Orokorra eta Plan Bereziak
Finean, bileran honakoa hauek planteatu genituen
·Parte Zaharra biziberritzeko plan integrala premia-premiazkoa da
·Espazio Publikoaren gehiegizko esplotazioari, betiko komertzioaren desagertzeari turismoren masifikazioari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu behar dira; jada, ezin da esku hartzea atzeratu
·Udaleko zenbait talde politikok egungo araudia (terrazen kasuan, esaterako) “malgutzeko” (gain esplotazioa areagotzea errazteko) egin dituzten proposamenek ikara eragiten digute. Horiek baztertu eta premia-premiazkoa da neurriak hartzea honako hauei aurre egiteko: gaueko aisialdiak sortutako zarata, pisu turistikoen deskontrola...
Eta proposamen zehatz hauek egin genituen:
Ostalaritza sektorea bere onera elkartzekoa, ikushemen
Zarata eta bibrazioei buruzko araudi berrian aintzat hartzekoak, ikus hemen
Pisu turistikoen arautzeko proposamenak, ikus hemen