Asier Ormazabal presoaren bi lagunek izandako istripua salatzeko protesta egingo dute
Istripua izan zuten Zaragozan Asier Ormazabal preso donostiarra bisitatzera joan ziren bi lagunek. Teruelgo (Espainia) espetxean bisita egin ostean, etxera bidean izan dute ezbeharra. Erietxera eraman behar izan zituzten bi lagunak, zauri larriekin.
Asteazkenean agerraldia egingo dute 11:30etan Antiguako frontoian eta 19:00tan elkarretaratzea deitu dute Benta Berri plazan. Aurten gertatzen den seigarren istripua da honakoa.