
Uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dute
Donosskino film laburren lehen jaialdia. Areto nagusia domo geodesiko bat izango da, Gipuzkoako hiriburuaren plaza batean kokatuko dutena. Hiriko zinema eskaintzaren osagarri izatea nahi dute.
Sail desberdinak izango ditu Donosskino jaialdiak, eta tailerrak ere egingo dituzte. Film laburrekin harreman estua duten zinema alorreko pertsonen parte hartzea izango du.
Uztaileko hiru egunetan zehar, zinema ekitaldo soziala bihurtzea nahi dute antolatzaileek. Laster eskainiko dituzte xehetasun gehiago.