Euskal Herriko amonen bizipenak entzuteko aukera egongo da emakumeen etxean
Euskal Herriko Ahotsak proiektuak adineko ehunka emakumeren testigantzak jaso ditu bideo batean eta ostegunean 18:00etan egongo da ikusgai Donostiako Emakumeen Etxean.
Hainbat gai jorratzen dira bideoan genero ikuspegitik; aisia, lana, familia… Idoia Etxeberria Ahotsak proiektuko kideak aurkeztuko du bideoa eta ondoren hausnarketarako eta iritziak elkartrukatzeko tartea egongo da.