Haizearen Orraziko mendi magala birgaitzeko lanak egingo dituzte
Hilabeteko epean Haizearen Orraziko mendi magalean birgaitze lanak egingo dituzte. Hain zuzen ere, 50 metro koadroko eremuan egingo dute esku-hartzea, lanak esleitu ondoren. Emaitza ona den jakiteko bost hilabete itxaron beharko dira, monumentu multzoaren inguruko magala egonkortu den jakiteko. Horrela bada, gainerako 1.000 metro koadroetan ere egingo dituzte lanak.
Monumentu multzoaren ataria osatzen duen esparruan egingo dute esku-hartzea. Zehazki, arroka irtenaren hormatik eta itsasoaren eragina gehien jasaten duen arrokatik aurrera hasten dena. Itsas-olatuek gatza botatzen dute etengabe eremuan, eta euriak ezin ditu garbitu. Horrek eragin mekaniko eta lehorgarria eragiten du.
Harri naturalez egindako eraiki bat balitz bezala arroka birgatzeko aukera aztertzen ari dira, baina monumentuari ahalik eta kalterik txikiena eraginez.