'Kuba, egiak eta gezurrak' mahai ingurua egingo dute Koldo Mitxelenan
Mariela Castro Espin, diputatua eta Kubako Sexu Hezkuntzako Zentroko zuzendaria; Aleida Guevara March, mediku kubatarra eta Centro de Estudios Che Guevara erakundeko kidea; eta Claudia Camba, Un Mundo Mejor Es Posible fundazioko lehendakaria eta Kubako osasun eta hezkuntza arloetako misio solidarioen koordinatzailea Argentinan. Hiruak izango dira ekainaren 7an, asteazkena, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan. Kuba, egiak eta gezurrak izeneko mahai inguruan parte hartuko dute.