Urumea gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatuak eskainiko ditu Haritzaldek
Malen Aldalur
25. urteurrena ospatzen ari da Haritzalde Naturzaleen Elkartea, eta ekainerako hainbat jarduera antolatu ditu. Besteak beste, Urumea Bizi erakusketa egongo da ikusgai Cristina Enean. Bertan, Ramon Arambarriren irudiak egongo dira ikusgai. “Ibaia daraman ura baino askoz gehiago ere bada. Guk arro osoa aldarrikatu nahi dugu eta erakusketak Urumearen altzoan topa daitekeen basabizitzaren zertzelada ederrak eskaintzen dizkigu”, azaldu dute antolatzaileak.
Bestalde, abuztura arte hilabetero bisita gidatuak eskainiko dituzte Urumean barrena.
EgitarauaEkainak 7, asteazkena. Naturzaleon II Argazki Lehiaketaren sari-banaketa. 19:00etan Craj!-Gaztegunean (Anoeta 28, 1. Donostia). Irabazleak zein izan diren azalduko dute.
Ekainak 9, ostirala. Igeldoko igeltxoa ezagutu nahi? Gaueko irteera Hyla meridionalis eta haren bizilagunak ezagutzeko Xabier Rubioren eskutik. Hitzordua 22:00etan izango da. Izena emateko naturzale@haritzalde.org helbidera idatzi behar da izen abizenak eta telefono zenbakiak adieraziz.
Ekainaren 17-18an Urumea gertutik ezagutzen izeneko bisitaldi gidatuak egingo dituzte, oinez eta uretatik, traineruz, Natura eta kirola uztartuz.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea