Donostiarraren gizonezko A taldea, iaz, zale artean. (Argazkia: ligasanmiguel.com)
Klubeko hiru taldeen aurkezpena egingo du Donostiarra arraun elkarteak, larunbatean. Pasealeku Berrian egingo dute aurkezpena, Oteizaren eskulturaren parean, 12:00etan. Hiru traineruetako kuadrillak egongo dira aurkezpenean, baita talde teknikoa eta zuzendaritzako kideak ere. Babesleak eta hiriko agintariak ere hurbilduko dira ekitaldira.
Donostiarrako neska-mutilek hilabeteak daramatzate entrenatzen, eta lehiaketa ofizialetan ere aritu dira, batel eta trainerilletan. Denboraldiko gailurra, ordea, traineru ligekin iritsiko da. Aurtengo denboraldian, hiru traineru uretaratuko ditu klubak: KAE-1 eta KAE-2 ligan, gizonezkoenak; eta, emakumeena: “Garrantzizkoa eta oso pozgarria izango litzateke guretzat zuek ere bertan agertuko bazinete, errazagoa izango baita denontzat amets ditugun helburuak lortzea”.