Federico Garcia Lorca pasealekuko radarra hilabeteko epean jarriko dute
Donostiako Udalak apirilean iragarri zuen Federico Garcia Lorca pasealekuan radar finkoa jarriko zuela, herritarrek horrela eskatuta. Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du radarraren obrak abian jartzeko kontratazioa. Hain zuzen ere, zirkulazioaren abiadura kontrolatzeko bide anitzetarako zinemometroa eta kabina zutoina duen ekipamendua jarriko dute. Eneko Goia alkateak adierazi duenez, hilabeteko epean jarrita egongo da.
Radar finkoak Garcia Lorca pasealekurako ez ezik, Loiolako Erriberako zonalderako balioko du.