Arte Ederretako eraikina. (Argazkia: Lide. Ferreira)
Donostiako Udalak eta SADE enpresak adostu dute epe zehatz bat jartzea Arte Ederretako eraikinaren inguruan irtenbidea bilatzeko. Hain zuzen ere, Prim eta Urbieta kaleko higiezinaren egungo egoerari adostutako irtenbidea, erabilera eta babesaren arteko oreka mantenduz.
Bi aldeek egindako bileraren ondoren,
erabaki dute epaitegiari idatzi bat aurkeztea, ondorengoa eskatuz: prozedura judiziala bertan behera uzteko, eraikinaren jabea den enpresak egindako ondarearen gaineko erreklamazioaren ondoren hasitakoa dena. Epaileak eskaera kontuan hartzen badu, epea irekiko da udalak eta Arte Ederretako eraikinaren jabeak negoziatutako irtenbidea lantzeko.
Eneko Goia alkateak adierazi du SADE enpresak gogoa erakutsi duela erabilera eta babesa uztartzeko irtenbidea bilatzeko, eta prest dago elkarrizketa arintzeko irtenbidea arrazoizko epean lortzeko.
Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plangintza bereziak C babes maila eman zion Arte Ederretako eraikinari. Ondorioz, eraikinaren hainbat elementu arkitektoniko babesten ditu.