Kultura zabaldu eta diziplina berriak nahastu nahi ditu NODE kultur elkarteak; 'Cronopia'rekin ikus-entzunezkoak eta antzerkia elkartu dituzte.
‘Cronopia’ antzezlanerako irudi bat. (Argazkia: NODE kultur elkartea)
“
Cronopia-Dan Delantial geltokitik ateratzen den trena irtetear dago. Lekurik aproposena, dudarik gabe, bide desberdinak daramaten pertsonaiek topo egin dezaten. Tren horren konpartimentu bat, hain zuzen ere, gure protagonisten elkargunea izango da”. Halaxe dio
NODE kultur elkartearen azken lanaren sinopsiak. Surrealismoa eta komedia beltza biltzen dituen antzerki eta ikus-entzunezko pieza bat da.
Euskarazko bertsioa estreinatuko dute igandean, Dokan, 19:30ean.
IRUTXULOKO HITZAk kultur elkarteko bi kide eta antzezlaneko bi aktorerekin hitz egin du. “Prozesu oso polita izan da lana talde gisa sortu delako, ez da enkargu bat izan”, esan du Ion Estalak, NODE kultur elkarteko kideak. Anuxka Etxeberria aktoreak nabarmendu nahi izan du obra honekin gehiago elkartu eta profesionalki hazi egin direla.
Bihar erreportaje osoa egongo da irakurgai.