Ekainak 15etik aurrera handituko dute zabor bilketa. (Argazkia: Malen Aldalur)
Udaran Parte Zaharrean jende kopuru handia ibiltzea aurreikusten dutela eta, zabor bilketa areagotuko dute. Atzo hasi ziren ordutegi berriarekin, eta hala jarraituko dute irailaren 10era arte.
Lehengo ordutegia mantenduko da baina gehiagotan jasoko dute zaborra, eta hondakinak ateratzeko ordua ere malgutuko dute.
Organikoa betiko ordutegian jasotzeaz gain ostiraletan 16:30ean ere jasoko dute, eta 16:00etarako atera ahal izango da zaborra; ontziak, betiko egunetan jasotzeaz gain astearte eta igandetan ere jasoko dituzte 09:00etan eta 8.30erako atera ahal izan da zaborra; eta kristala ere 09:00etan jasoko dituzte baina 8:30ean atera ahal izango da zaborra.Bestalde, kaxa finko bat jarriko dute San Juan kalean zabor ontziak pilatu ahal izateko. Azaldu dute udaleko zabor bilketa erraztu eta bizilagunei ahalik eta kalte gutxien sortzea dela helburua.
Xabier Arberas, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kideak uste du beharrezkoa dela udaran zabor bilketa areagotzea baina uste du tasak ez lituzketela bizilagunek ordaindu behar. Bestalde, gaineratu du San Juan kaleko kaxa txaplata bat dela eta ez duela auzoko benetako arazoa konpontzen.Bizilagunak ekainaren 20an bilduko dira udalarekin hartutako neurrien balorazioa egiteko