Loiolako Erriberako jaiak antolatzen hasiko dira asteazkenean

loiolako_erribera__jaiak_2

(Argazkia: Loiolako Erribera)

Irailean ospatuko dituzte Loiolako Erriberako jaiak eta dagoeneko festei forma ematen hasi nahi dute. Asteazkenean 20:00etan elkartuko dira bizilagunak Laffite plazako lokalean jaiak antolatzeko lehen bilera egiteko. Antolatzaileek azaldu dute iaz bizilagun berriak animatu zirela jaien antolaketan parte hartzera eta aurten ere deia zabaldu nahi dute.
HITZAkide HITZAkide