Martuteneko industrialdeko zirkulazio arazoak konpondu nahi dituzte
Kanpaina bat abiatu dute Martuteneko 27 industrialdeko jabeek eta erabiltzaileek, biribilguneko eguneroko auto zirkulazioarekin amorratuta. Helburua da ikusaraztea, euren hitzetan, milaka herritarrei eragiten dien zirkulazio gatazka.
Sinadura bilketa bat hasi dute kaltetuen artean, konponbide bat eskatze aldera arduradun politikoei. Orri bat jarri dute industrialdearen webgunean, SOS trafikoa izenburupean, pdf formatuan. Deskargatu eta sinatuta elkartera eramatea da euren nahia, ahalik eta kexa gehien jasotzeko: “Gure industrialdearen eta inguruko bizilagunen etorkizunagatik,, Garbera handitzeko egitasmoa hortxe baitago, eta, gainera, etxebizitza berriak eta hirugarren mailako erabilerak garatu behar omen dituzte: Txomin, Antzieta, Sarroeta”.