Pisu turistikoen ordenantza hilabeteko epean aurkeztuko du udalak
Eneko Goia alkateak azpimarratu du aferari udalak bakarrik ezin diola erantzuna eman
Ernesto Gasco Turismo zinegotziak. Gaur goizean, zerbait gehiago aurreratu du Goiak. Hain zuzen ere, ordenantzak bi zonalde ezberdinduko lituzte. “Parte Zaharrak tratamendu berezitua izango luke. Gros, Erdialdea eta Egiako Frantziako pasealekuaren eremuak, ikerketaren arabera pisu turistiko gehien dituztenak, tratamendu itxiago eta murriztaileagoa izango luke”, azaldu du Goiak. Gainontzeko auzoetan, tratamendua “zabalagoa” izango litzateke.
EH Bilduk udal gobernuaren ordenantza proposamena kritikatu zuen atzo. Horren harira, Goiak azaldu du udalak bakarrik ezin diola aferari aurre egin. “Udalak bakarrik erantzuna ematea erabat ezinezkoa da”. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntza beharrezkoa dela adierazi du, aferari irtenbide egokia emateko: “Udala, Aldundia eta Jaurlaritza ildo beretik goaz”.
Pisu turistikoekin loturiko espediente asko daude irekita, Goiak azpimarratu duenez. “Udaletik lanean ari gara bide horretan, eta ez soilik salaketa bat jasotzerako orduan. Ofizioz ere erabakiak hartzen ari gara fenomenoari aurre egiteko”.
Ordenantzaren ibilbidea
Iazko urte amaieran udal gobernuak batzorde bat sortu zuen pisu turistikoen gaia aztertzeko. Batzorde horrek, txosten bat egin zuen, eta horretan oinarrituta ordenantza bat idazteko proposamena abian jarri zen. Ordenantza aurreratua badago ere, oraindik hilabete beharko du udal gobernuak aurkezteko. Momentu honetan, Goiak esan duenez, pisu turistikoak bereziki arautzen dituen ordenantzarik ez dago. Plan Orokorrak erantzuten dio arazoari, hotelen sektoreari aplikatzen zaion araudiarekin.
Pisu turistikoen gaiak sortu duen kezkaren harira, Donostiako Udala prestatzen ari den ordenantzaren inguruan galdetu diote Eneko Goia alkateari, Tokiko Gobernu Batzordearen prentsaurrekoan. Goiak esan du ordenantza aurreratua dagoela, eta hilabeteko epean aurkeztuko dutela. “Ordenantza aurreratua dago, eta idazterakoan eskainiko ditugu xehetasunak. Bitartean, udal araudi bat dago indarrean, pisu turistikoen aferari erantzuteko”.
Udal gobernua idazten ari den ordenantzaren inguruko xehetasunak aurreratu zituen, atzo,