Astebeteko gose greba hasi dute, erraustegiaren aurka protesta egiteko
“Erraustegiaren gezur handiaren aurka”, gose greba hasi dute sei lagunek Easo plazan. Jende andana joan da greba astebetez egingo duten lagunei babesa ematera. Karpa bat jarri dute, eta bertan izango dira egunero. Gainera, egitarau bat prestatzen hari dira, erraustegiaren inguruko hitzaldiak eta bestelako jarduerak egiteko. Grebarekin bat egiteko, edo karparen inguruan egingo dituzten jardueretan parte hartzeko deia egin du Erraustegiaren aurkako mugimenduak. Larunbatean giza katea egingo dute Easo plazatik Gipuzkoa plazara, 12:00etan.
EGITARAUA:
Ekainak 15, osteguna.
- Hitzaldia. Pello Zubiria eta Joxe Mari Irazusta. Gaia: Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatibaren eraikuntza.
- Errausketaren aurkako giza katea, Easo plazatik Gipuzkoa plazara. 12:00etan.
- Munduko dantzak Easo plazan.