"Auzo bezala ondo erantzun genuela uste dut; aktibatu egin ginen"
Gasteizko Errekaleor auzoa okupatuan bizi dira Maddalen Lizaso eta Ibai Maiza donostiarrak. Maiatzaren 18an Jaurlaritzako Industria Sailaren ekimenez Gasteizko polizia joan zen auzora, Iberdrolako teknikariak argindarra moztera zihoazela eta. Dozenaka gazte batu ziren eta herri harresia egin zuten bertan. Hurrengo asteetan hainbat mobilizazio egin ziren auzoari babesa adierazteko, handiena ekainaren 3an Gasteizen bertan.
Orain arte bizitakoa eta hemendik aurrerako asmoak kontatu dizkigute Lizasok eta Maizak. Elkarrizketa irakurgai egongo da ostiraleko astekarian.