Dbus enpresako langileen lana balorean jartzeko kanpaina abiatu dute
'Pertsonak eramaten dituzten pertsonak' da kanpainaren leleoa.
Bat baino gehiago geratuko ziren harrituta Dbuseko autobusa hartzera joan eta autobus linearen ibilbidea agertzen den lekuan pertsonak eramaten dituzten pertsonak leloa irakurtzean. Dbus enpresako langileen lana balioan jartzeko eta donostiarrei gidarien irudi gizatiarragoa helarazteko abiarazi dute kanpaina.
Horrez gain, beste euskarri batzuetan kartelak ere jarriko dituzte. Kartel horietan Dbuseko gidari askoren istorioak bilduko dituzte: “Gidarien kontakizun laburrak dira, euren eguneroko lanaren gainean ez dakizkigun gauzak eta haien kezkak eta bizipenak azaltzen”. Bideo bat ere egin dute sare sozialetan banatzeko. Horrez gain, erabiltzaileek ere aukera izango dute euren bizipenak kontatu hala izateko webgune honetan sartuta.
Kanpainaren bukaeran, erabiltzaileek proposatutako historia guztien artean bost aukeratuko dira, eta irabazleek Dbusen hiru hilabetean doan bidaiatzeko txartel bat eskuratuko dute.