Ghost Number & His Typsy Gypsies, Donostiako ezohiko banda
'From Dawn to Dust' lehen diskoa martxoan argitaratu zuten
Musika proiektu pertsonala aurrera eramateko Ghost Number ezizena hartu zuen David Pisabarro donostiarrak. 2009an hasi zen abestiak sortzen, eta 2013 zein 2014 artean osatu zuen Ghost Number & His Typsy Gypsies banda.
Zuzenekoak ematen hasi ziren, eta gutxira lehen maketa plazaratu zuten. Ordea, lehen diskoa martxoan iritsi zen: From Dawn to Dust. Sustraidun musikara bidaiatzen laguntzen duten horietakoa da. Calypso, swing, country edo son kubatarra lantzen ditu taldeak. Seikote bezala argitaratu bazuten ere, dagoeneko zortzi musikarik osatzen dute banda.
Pisabarro musikariak atzera begirako ariketa egin du, esentzia zintzo eta errealaren bila. Bihar, berarekin izandako solasaldian oinarritutako erreportajea argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk.