Hainbat sindikatu eta alderdik babesa adierazi diete erraustegiaren aurka gose greban daudenei
“Erraustegiaren gezur handiaren aurka”, gose greba hasi zuten atzo sei lagunek Easo plazan. Jende andana gerturatu da gose greba astebetez egingo duten lagunei babesa ematera; tartean sindikatu eta alderdietako ordezkariak.
Bigarren eguna daramate erraustegiaren aurkako gose greban eta hainbat bisita jaso dituzte; horien artean, Ezker Anitzako eta EH Bilduko ordezkariak eta ESK eta LAB sindikatuko ordezkariak. Bestalde, salatu dute lotan zeuden bitartean gose grebari ikusgarritasuna emateko jarritako pankartak kendu dizkietela udalaren aginduz.
Bitartean egitarauarekin jarraitzen dute.
EGITARAUA:
Ekainak 15, osteguna.
Hitzaldia. Pello Zubiria eta Joxe Mari Irazusta. Gaia: Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatibaren eraikuntza.
Ekainak 17, larunbata.
Errausketaren aurkako giza katea, Easo plazatik Gipuzkoa plazara. 12:00etan.
Ekainak 18, igandea.
Munduko dantzak Easo plazan.