The Upper Room euskal gospel talde donostiarrak disko berria aurkeztuko du
Aleluia izena du Donostiako The Upper Room taldearen lehen diskoak. Gospela egiten dute euskaraz eta astelehenean aurkeztuko dute euren lehen lana, hedabideen aurrean. Mikel San Jose (ahotsa), eta Iñaki Miguel (pianoa) dira taldearen oinarria. Andoni Etxebeste (bateria) eta Luciano Martin (baxua) dituzte lagun; eta baita Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Unai Morazaren ahotsak ere.
Lehen diskoa aurkeztuko dute, baina hamabi urteko ibilbidea egin dute agertoki gainean. Euskal Herriko areto eta eliza askotan jo dute zuzenean.