Yogaren Nazioarteko Eguna egingo dute ekainaren 21ean

Yoga saioak, hitzaldiak, elkarrizketak, kontzertuak... egitarau zabala prestatu dute eguna ospatzeko.

Nazio Batuen Erakundeak 2014an aldarrikatu zuen Yogaren Nazioarteko Eguna, eta, ordutik, ekainaren 21ean egiten dute. Donostian, iaz egin zuten lehen aldiz, eta izan zuen harrera ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute. Asteazkenean izango da, 8:00etatik hasita 20:30ak arte. Yoga saioak, hitzaldiak, elkarrizketak, kontzertuak… denetarik prestatu dute eguna ospatzeko. IRUTXULOKO HITZAk praktika hau gertutik ezagutzeko antolatzaileetako batzuekin hitz egin du: “Yoga hitzak elkartasuna, batasuna esan nahi du, eta eskoletan bilatzen duguna da gure buruak menderatzea. Hau da, gure buruetan dauden pentsamendu horiek guztiak ezagutu eta kudeatzen jakitea“. Erreportaje osoa bihar egongo da irakurgai.  YOGAREN NAZIOARTEKO EGUNA – EKAINAK 21, ASTEAZKENA
  • 8:00-9:00. Hatha Yoga: Pranayama, Asanak, Meditazioa. Marta Olazabal eta Koldo Ruiz. Kontxa hondartzan.
  • 10:00-10:50. Yoga Kundalini. Amaia Lainez. Alderdi Ederren.
  • 10:50-11:30. Hatha Yoga: Erlaxazioa, Pranayama, Mantrak. Sherab. Alderdi Ederren.
  • 12:00-13:30. Mahai ingurua: Zertarako balio du Yogak eskola amaitzerakoan? Moderatzailea: Chema (Preste Juan). Hizlariak: Grazia Suffriti, Sherab eta Koldo Ruiz. Alderdi Ederren.
  • 15:30-16:15. Elkarrizketa: Bizipenak. Alderdi Ederren.
  • 16:30-17:30. Bikotekako Yoga: pranayama, asanak, meditazioa. Ananta Das eta Itxaso Alonso. Alderdi Ederren.
  • 17:30-18:00. Kontzertua: Cuencos Tibetanos. Eider Ustarroz. Alderdi Ederren.
  • 19:00-20:30. Hitzaldia: Los cinco cuerpos sutiles. Yannick Mercie. Koldo Mitxelenan.
HITZAkide HITZAkide