Egiako emakumeen lana ikusaraziko dute
Dandai Emakumeen Elkarteak 51 urte daramatza emakumeen aisirako eta ahalduntzerako jarduerak antolatzen. Bertako kideak ez daude geldik egoteko moduan, eta egitasmo berri bat dute eskuartean: Las huellas de las mujeres en Egia (Emakumeen arrastoa Egian).
Elkartearen helburua da auzoaren sortze prozesuan emakumeek egin zuten lana ikusaraztea. Horretarako, bisita gidatu bat egingo dute, auzotik barrena. Dandaiko kideen ustez, emakume adinduek asko dute emateko komunitatearen eraikuntzan, eta baloratzea nahi dute.
Bisita gidatua ekainaren 17an izango da, larunbata, 11:00etan. Kalkutako Teresa plazatik irtengo dira, eta Tejeria kalean duten egoitzan bukatuko dute. Guztira, bi orduko iraupena izango duela kalkulatu dute. Edonork parte har dezake, baina aurrez izena eman beharra dago asocdandai@gmail.com posta elektronikora idatzita edo 943 27 98 14 telefono zenbakira deituta.
Egiako