Giro ederrean egin dute Mikel Laboaren omenezko kantaldia
Mikel Laboa 1934ko ekainaren 15 batean jaio zen Donostian. Hori dela eta, atzo, bere urtebetetzea izango zen egunean, hainbat musikarik bere omenez kantatu zuten Egiako Kata tabernan.
Beñat Antxustegi, Jon Horna, Olatz Salvador, Mikel Carton eta Unai Pelayo Pelax aritu ziren kantuan; eta baita bertaratu ziren beste hainbat lagun ere.