Boleiboleko sareen artean giro bikaina espero dute Zurriolan. (Argazkia: Berabera.com)
Gipuzkoako Hondartza Boleibol Opena antolatu dute Gipuzkoako Boleibol Federazioak eta Bera Berak. Zurriolan izango da lehia, ekainaren 25ean, igandea, 10:00etan. Hiru maila banatuko dituzte, jokalari federatuak, amateurrak eta haurrak bereiztuz:
- Federatuak, 2×2. 20 euro taldeko. Puntuagarria izango da Espainiako sailkapenerako.
- Amateurrak, 2×2. 12 euro taldeko.
- Haurrak (2003…), 4×4. 4 euro taldeko.
Txapelketan izena emateko azken eguna ekainaren 21a da eta informazio gehiago izateko bi bidea daude:
voleibol@berabera.eus posta elektronikoa eta 647 28 85 87 telefono zenbakia.
Aurreko igandean, Euskadiko Hondartza Boleibol Txapelketa jokatu zuten, gizonezkoen mailan, hori ere Zurriolan. Hamahiru bikotek parte hartu zuten eta Groseko Imanol eta Iosu Egaña anaiek irabazi zuten titulua, Lizaratu eta D.Correaren bikoteari finalean irabazita. Egañatarrek zortzigarren aldiz lortu zuten garaipena; izan ere, urteak daramatzate boleibolean, eta argi dago bikote bikaina osatzen dutela.